Gure baxuak

Hona hemen fabrikatzen ditugun bost modeloak

Egin klik argazkian informazio gehiago nahi izanez gero

ADARBAKAR

Hemen aurkezten dizuegu gure Adarbakar modeloa. Izenak dioen bezala, adar bakarreko gorputza dauka modelo honek. Goiko adarra giderrarekin fusionatua dagoe era goxo eta borobil batean. Gure beheko adar bereizgarriarekin eta "hortzakada" gorputzaren beheko aldean. Aukerarik onena gorputz hustua nahi duenarentzat, gorputzaren forma dela eta barrunbe oso erregularra bait du, erantzun akustiko bikaina eskeiniz. 4 sokadun gorputza estuagoa da ergonomia eta estetika hobetzeko.

BIADAR

Hemen gure Biadar baxua. Izenak dioen bezala, gorputz honek adar bi ditu. Bata luzea, pisuaren oreka ondo mantentzeko eta bestea txikia, gure bereizgarria dena. Honetaz gain gure ohiko "hortzakada" darama gorputzaren oinarrian. Forma klasiko bat gure ikutuarekin. 5 edo gehiagoko sokadun baxuetan gorputza zabalagoa da, baxuaren itxura hobetzeko eta traste altuentan ergonomia indartzeko. Headless (pala gabe) edota zubi/kabila arruntekin eskatzeko aukerarekin gure baxu modelo guztietan.

KAIA

Hemen aurkezten dizuegu gure Kaia modeloa. Gure Biadar baxuak bezala adar bikoitza duen forma du, baina adar zorrotzagoekin. Gure beheko adar bereizgarria aldatu egin dugu diseinuaren forma zorrotzak mantentzeko, hala ere, basearen "hortzakada" mantendu egiten da. 4 sokadun gorputza estuagoa da ergonomia eta estetika hobetzeko. Headless (pala gabe) edota zubi/kabila arruntekin eskatzeko aukerarekin gure baxu modelo guztietan.

BIRA

Azkenik hemen gure "Bira" modeloa, hindierako "Vïra"-tik. Gudarako aizkorarik hoberena. Goiko adarra borolbidua du, "Adarbakar" ereduaren tankeran, hain nabarmena izatera iritsi gabe. Behekoa, berriz, aldatu egin dugu oinarriaren itxurari jarraituz. 4 sokadun modeloa pixka bat estuagoa da, horrelako kopurua duten baxuen estetikarekin parekatzeko. Baita behar baino pisu eta masa gehiago ez edukitzeko ere, oso baxu jolasgarria izanik.

HATZ

Hemen aurkenzten dizuegu gure Hatz modeloa. Ingeleseko "Thumb" ( hatz-lodi ) hitza hartu da baxua izendatzeko. Hau da baxu-diseinu ezagun honi egiten diogun omenaldia, beti ere gure erara moldatuz. Bi adarreko gorputza, goikoa alderantzikatua eta gure betiko beheko adar bereizgarria. Palaren formak leundu egin dira gorputz gustiaren estetika borobilduarekin bat egiteko. 4 sokadun modeloa pixka bat estuagoa da, horrelako kopurua duten baxuen estetikarekin parekatzeko. Baita behar baino pisu eta masa gehiago ez edukitzeko ere, oso baxu jolasgarria izanik.

ATXIKIAK-AUKERAK

Badira aukera batzuk atxikiak daudenak edozein modeloakin, sokatarte distantzia edota eskala. Informazio gehiago lortu dezakezu argazkian klikatuz. Aukera pila zure luthier baxu paregabea lortzeko. Modeloaren forma da gure muga bakarra, beste muga guztiak zure buruan daude!!

Headless,eskala-anitzekoa, mikro hibridoak, aurreanplifikadoreak!!! Edozer!!! Erronkak gustoko ditugu!!!

Egurrak

Hona hemen baxuetarako fabrikazioan ohikoen ditugun egurrak

 

 

arrosa zura

ARROSA ZURA

(Pterocarpus soyauxiii)

Afrika

Poro zabal eta tamaina ertainekoa, kolore marroi argitik ilunera duen egurra. Pisu arin-ertainekoa. Duen olioarengatik soinu epela ematen du. Diapasoi eta goiko tapetarako.

astigarra

ASTIGARRA

(Acer saccharum)

Kanada, Estatu Batuak

Poro itxia zain marroi argiekin. Giderrak egiteko "Rock Maple" deritzon espeziea erabiltzen dugu bere gogortasun eta soinuarengatik . Hainbat itxura izan ditzake: "Flamed", "Quilted", "Burl" tapak egiteko. Soinu konprimitu eta argia altuetan enfasi handiarekin.

ayous

AYOUS

(Triplochiton scleroxylon)

Afrika Ekialdea

Egur biguna kolore hori ilun batekin. Oso arina pisuz eta ezezaguna musika instrumentuen arloan. Soinuz, haltza eta lizarraren bitartekoa. Gorputzentzako bakarrik erabilia oso biguna bait da.

bubinga

BUBINGA

(Guibourtia demeusei)

Kamerun, Afrika

Textura finekoa poro txikiekin. Zainak askotan gurutzatuak ditu. Oso pisutsua eta gogorra, kolore gorri-marroiduna. Tankera askorekin: "Pommele", "Quilted", "Flamed"... Ertain argiak eta baxu-altu zehatzekin. Gorputz, gider, tapa eta diapasoientzako erabilia.

 

cocobolo

COCOBOLO

 

(Dalbergia retusa)

Amerika Zentrala

Poro itxia zain gorri marroiekin. Oso pisutsua eta gogorra. Itxura eta ikutuera oso atsegina, soinu epela emanez duen olio kantitate handiarengatik. Tapa eta diapasoientzeko erabilia.

 

ebanoa

EBANOA

(Diospyros sp)

Amerika, Asia

Poro itxia, zerratua eta oso gogorra. Kolorea marroi ilun batetik beltzera bitartekoa. Nahitaezkoa instrumentu klasiko guztietan bere soinu orekatu eta argiagatik. Diapasoientzako bakarrik.

gereziondoa

GEREZIONDOA

(Prunus sp)

Mundu guztian

Egur fina eta textura leunekoa. Gereziondoa kolore hori-arrosatik (lehen ebakian) gorri-marroi aberats batera hel daiteke, askotan kolore ilun aberatsagoa hartuz urteak pasa ahala. Ematen duen tonua astigarraren antzekoa da baina ez hain trinkoa. Gorputz eta gider ijestuentzat.

 

goncalo alves

GONCALO ALVES

(Astronium fraxinifolium)

Amerika Tropikala

Poro itxia eta zain ezti-marroiekin. Oso pisutsua eta gogorra. Cocoboloaren antzekoa. Atsegina ukitzean eta epela soinuan duen olio kopuru handiarengatik. Tapa eta diapasoientzat egokia.

 

haltza

HALTZA

(Alnus glutinosa)

Europa, Asia, Ipar Afrika, Amerika

Haltza egur arina da poro bigun ertainekin eta kolore marroi argiarekin. Zerratua eta grinadun soinukoa. Urteetan zehar izan da erabilia musika instrumentuetan bere erabilgarritasun, erantzun eta prezioarengatik. Egur klasikoa. Gorputzen fabrikaziorako bakarrik erabiltzen dugu.

 

intxaurondoa

INTXAURONDOA

(Juglans sp)

Mundu guztian

Espezierik estimatuena amerikarra da (Juglans nigra), bere zain eta kolore ilunengatik. Pisu ertainetik handira. Itxura ezberdinak izan ditzake: "crocht", "flamed", "quilted"... Aberatsa doinu ertainetan eta soinu altu konprimituekin. Gorputz, tapa, gider eta diapasoientzako gomendatua.

 

korina

KORINA

(Terminalia superba)

Afrika erdi-ekialdea

(White Limba) Poro zabala zain gabekoa. Egur bigun-gogortasun ertainekoa kolore hori argiarekin. Oso ezaguna Gibson Fliyng V gitarrarengatik. Soinuz lizarraren antzekoa baina ertain gehiagorekin. Gorputzen fabrikaziorako bakarrik gomendatzen da.

lizarra

Lizarra

(Fraxinus americana)

Kanada, Amerika

Poro irekia zain gogor-bigunekin egurraren eraztun bakoitzean, kolore hori-marroiduna. Espezie amerikarra erabiltzen dugu bere dentsitate eta erantzunagatik. Oso arina baxu sakon eta altu politekin, grina handiko soinudun egurra. gorputzentzako bakarrik gomendatua. Beste klasiko bat.

 

padauk

PADAUK

(Pterocarpus macrocarpus)

Afrika

Poro zabala zain ilunagoekin. Kolorea laranja argi batetik gorri ilun batera izan dezake. Pisu ertainekoa eta gogorra. Soinuz astigarraren antzekoa baina pixka bat epelagoa. Gorputz, gider eta diapasoientzako egokia.

 

wenge

WENGE

(Milletia laurenti)

Afrika

Poro oso irekiarekin, zain marroi argi-ilunekin. Oso zerratua eta gogorra. Gure egurrik maitatuena-gorrotatuena, zaila lantzeko baina soinu ederrarekin. Baxu politekin eta grinaduna. Tapa, gorputz, gider eta diapasoientzako egokia.

 

zebra zura

ZEBRA ZURA

(Microberlinia brazzavillensis)

Afrika

Poro zabalarekin, zain hori-marroi esanguratsukoa da. Zerratua eta gogorra wenge-a bezala, pisutsuagoa. Soinuz, astigarra eta wenge-aren tartekoa. Tapa, gider eta diapasoientzako.

 

Aretoa

Gure azken sorkuntzak

Luthier Egilegor Basses  Kaia 5 headless

KAIA 5 HEADLESS

Serial #35

Luthier Egilegor Basses Biadar 5 headless

BIADAR 5 HEADLESS

Serial #38

Luthier Egilegor Basses Adarbakar 6 olive ash

ADARBAKAR 6

Serial #30

Biadar 5 bubinga

KAIA 5

Serial #40

Luthier Egilegor Basses Biadar 5 astigar spalted

BIADAR 5

Serial #24

Luthier Egilegor Basses Bira 4 beltza

BIRA 4

Serial #23

Luthier Egilegor Basses Biadar 5 bubinga jazz humbuckers

BIADAR 5

Serial #35

Luthier Egilegor Basses Adarbakar 6 zebrano zura

ADARBAKAR 6

Serial #36

Luthier Egilegor Basses Biadar 4 tremolo

BIADAR 4

Serial #25

Luthier Egilegor Basses kaia 6 intxaurondo

KAIA 6

Serial #27

Luthier Egilegor Basses Biadar 5 klasikoa

BIADAR 5 KLASIKOA

Serial #22

Luthier Egilegor Basses Biadar 5 music

BIADAR 5

Serial #26

Luthier Egilegor Basses Biadar 5 intxaurondo

BIADAR 5

Serial #20

Luthier Egilegor Basses Kaia 7 multieskala

ADARBAKAR 6 MULTISCALE

Serial #42

Luthier Egilegor Basses  Biadar 5 morado

BIADAR 5

Serial #21

Nortzuk gara

Egilegor Basses pertsona baten ametsa da, Imanol Artola Egilegor, baxujolea izatez baina luthierra bihotzez.

Hasieran instrumentuak amateur gisa eginez, gutxinaka modeluak eta diseinuak konplexuagoak bilatzen hasi ginen, egun lortzeko oso zailak edo ezinezkoak direnak sortu arte.

Instrumentuen ezaugarriak hobetu ditzakegun eremuetan bideratzen ditugu gure ahaleginak. Ez dugu ez magian, ezta errezeta sekretuetan, ez mikro zoragarri ezta egur santifikatuetan sinesten. Jakiturian eta teknologian jartzen dugu gure ahalegina eta lana. Trakzio-erresistentzia, oreka, diseinua, masa, induktantzia, kapazitantzia ... dira gure laneko berbak.

Eta baxuaren mundua etengabe aldatzen ari delako hemen gaude betebehar horiek hasetzeko.

Zure nahiak, gure aginduak.

Luthier Egilegor Basses
Luthier Egilegor Basses fresatzen

Cad teknologia erabiltzen dugu gure prototipoak diseinatzeko, horrela instrumentuaren izaera batzuk kontrola ditzakegu fabrikatu aurretik: instrumentuaren oreka, hormen lodiera edo eta giderraren posizioa eskala jakin batentzat adibidez.

Gero CAM bidez egiten da produkzioa. Horrela, muntaia eta posizio perfektua ziurtatuz. Atal bakoitza bezeroaren nahietara egiten da, eskala, soka distantzia etab... kontutan hartuz. CNC teknologia erabiltzearen beste arrazoi bat, multieskala eta bestelakoak egiteko behar den tolerantzia da. Tolerantzia hau mikratakoa izanik, teknologia hau da beharrizan hauek ziurtatzen dituen bakarra.

Muntaia eta akabera prozesuak eskuz eginak dira. Instrumentuaren ezaugarri nagusiak, soinua eta erabilgarritasuna bezalakoak, ziurtatu, egiaztatu eta bermatzeko. Hau da gure ustez instrumentu baten fabrikazio-prozesuak jarritu behar duen bidea.

Prozesu guzti hauek gure lantegi txikian egiten dira, sormenez gainezka eta garapen/hobekuntza gosez. Etorri lasai gure taillerrera eta ezagutu nolakoa diren gure lan prosezuak.

Luthier Egilegor Basses gider eta arima
Luthier Egilegor Basses gorputzak

Baxu-aukeren salneurria

Hemen aurki ditzakezu modelo bakoitzaren salneurria eta aukeren kargak. Deskargatu PDF fitxa eta bete aukera guztiak desira duzun baxuaren arabera.

 

PDF fitxa (deskargatu eta berbidali beteta aurrekontua nahi izanez gero).

 

Salneurri basea honako aukerekin da: 4 soka, traste gabekoa, torlojutua, gorputza tapa gabekoa eta egur arruntduna (lizarra, haltza, ayous), egur arrunteko giderra (astigarra) laminatu gabekoa, diapasoi zuzena (erradio gabekoa), pasiboa, osagai kromatuekin, egurrezko poteak, Hipshot b estiloko zubia, Hipshot licensed kabilak, olio kabera, kutxatila (estutxe) gabe bidaltzen dugu (nahiago dugu aukera hau bezeroak bere gustura erostea).

Adarbakar: 1000€

Biadar: 1000€

Kaia: 1000€

Hatz: 1050€

Bira: 1050€

Prezio guztiak BEZ-a geitzeke (%21-a Europa batasuneko biztanleentzat).

Soka bat gehiago(x2 6 sokakoarentzat)............................50€
Trasteekin............................................................................50€
Fretless marrak..................................................................70€
Gorputz gizena(>42mm lodiera)..........................................30€
Gorputz hustua..................................................................100€
Set neck(kolaztatua).........................................................100€
Necktrough.......................................................................400€
Diapasoi erradioa................................................................30€
Gider laminatua................................30€ + aukeratutako egurra
Pala-gorputz berberezko akabera........................................20€
Block erako inkrustazioak diapasoian...................................80€
Babesgailu inkrustazioa (egurra)..........................................80€
Hum-cancelling mikroak.........................................................40€
MM erako mikroak.................................................................50€
Goi estalkia........................................30€ + aukeratutako egurra
Tintea-kolorea.......................................................................50€
John East/Noll aurreanp. (2-3 banda, parametrikoa edo/eta tonu pasiboarekin)........galdetu
Detuner, tremolo, beste aukerak......................................galdetu

Online denda

Ongi etorri gure dendara

 

Egin klik hemen gure online dendara sartzeko (baxuak salmentan, aurreanplifikadoreak, osagaiak eta beste hamaika gauza).

Neurrira egindako babesgailua behar al duzu? Edo egurrezko ranpa? Jarri harremanetan gurekin ohiko dendetan lortu ezin duzun zerbait behar baduzu, edo ez bada zure instrumentuan ongi egokitzen. Babesleak, ranpak, egurrezko poteak, inkrustazioak, lan bereziak... nahi duzun edozer.

Lanaren prezioa, duen zailtasunaren araberakoa izando da.

Zure musika-instrumentua konpontzeko, mantenua egin edota hobetzeko eskaintza ematen dugu gure taillerrean. Berdin zaio duen kaltea edo egin nahi diozun hobekuntza, egin badaiteke, egingo dugu.

Aurreanplifikadore aldaketak, gider apurtuak, traste lana, akaberak, arima apurtuak, mantenua... galdetu eta ahalik arinen erantzungo dizugu.

Luthier Egilegor Basses konponketak
Luthier Egilegor Basses jazz ramp

Jarri gurekin kontaktuan

Etorri lasai gure dendara, gure instrumentuak probatzeko edo eta begirada bat emateko. Ez dugu ordutegi zehatzik, horregatik, deitu edo bidali mezu elektroniko bat hitzordu bat zehazteko.

Kontaktu fitxa